XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erropa auek josi zituan
amak belaunikatuta,
Josek ekarri usai onezko
belar lorek billatuta.
Usai onezko ura eginda
erropak perfumatuta,
doblatu eta jarri zituan
kaja batean sartuta.

Enperadore Zesar Augustok
orduan agintzen zuan.
Agindu zuan: Izena eman
bakoitzak zuen lekuan.
Jose santua Belen errira
juan bearrean zeguan,
Andre Mariai esana zion
berri au jakin onduan.

Ain triste zegon Jose santua
Mariari entzuteko,
Ama Birjiñak erantzun zion:
Au ez da gu estutzeko.
Agintariak daude lurrean
guri lanak agintzeko,
baiñan gorago dago Jainkoa
beti guri laguntzeko.

Ama Birjiñak oroitzen zuan
igarleak len esana:
Kristo Mesias izango zala
Belenen jaioko zana.
Baiñan Joseri etzion esan,
zan ixilik zedukana.
Josek galdetu: Zer da nik orain
jokatu bear dedana?.

Josek nai zuan Jaunagandikan
bere naia jakitea.
erantzun zien: Nere naia da
Joserekin zu juatea.
Ni izango naiz zurekin beti,
zu zera nere maitea;
zugana datoz naigabek, lanak,
nai det lagun izatea
.

Jose santua konformatu zan
Marian esanarekin,
erropan kaja eramateko
amak artzen du berekin.
Danak juan ziran beren errira
bakoitzan astoarekin,
asko kostata nekez etorri
zan Jose astoarekin.

Artu zituan ogia, fruta,
arrai batzuek jateko,
bost eguneko bidea zeuken
Belen errira juateko.
Ama Birjiñak argiz au zion:
Guaz nekez etortzeko,
ta enkargatu zuen etxea
etorri arte zaitzeko.

Josek alegin egiten zuan
emaztea alaitzeko,
Mariak belauniko jarrita
eskatu bedeinkatzeko.
Dardar ikaraz emana zion
eskatua betetzeko,
Josek Mariai auspez jarrita
erregutu barkatzeko.